Gure badia aurkitzen Pasai Donibane edo Pasai San Pedroko kaietatik irtenda (eskaeraren
Victor Hugo etxea
Poeta, antzerkigile, saiogile, eleberrigile, kritikari, politikari, marrazkilari eta margolari. Victor Hugo, 1802ko otsailaren 26an Besançon-en jaioa, “Mendeak bi urte zituenean” literatura frantsesaren eta XIX. mendeko erromantizismo unibertsalaren erakusle handiena liteke.
Hugo, bizirik zegoela aintzat hartutako talentu gutxienetariko bat da, eta horrela erakutsi zuten 1885eko maiatzaren 22an bere hiletan izan ziren 2 milioi pertsonek.
E1843. urteko udaran, Victor Hugo-k (1802-1885) ez zuen erabaki herri hau bisitatzea, kasualitatez aurkitu baikintuen. Pirinio mendebaldeetan barrena bidaia bat egiten ari zen, eta Donostian paseatzen zegoela, Ulia mendian zehar, Pasai San Pedro-ra iritsi zen. Txalupariak, “Pasaia berria eta zaharra”-ren arteko komunikazioan arduratzen ziren emakume ausart hauek, hona ekarri zuten Victor Hugo, eta bere inguruan ikusten zuen guztiaz liluratuta, denboraldi bat igarotzea erabaki zuen, hain zuzen, gaur egun Pasai Donibanen aurkitzen den Victor Hugo deritzon etxean. Behatzaile ona izanik, bere ingurunearen deskribapen aparta egiteko aukera ez du galtzen, errealismoa, errespetua, humanismoa eta gogo bizia nahasiaz, baita ironia ere erabiliaz.
Bere bidaiaren idatzi eta ohartxo guztiak Koldo Izagirrek euskaratuak, “idi Orgaren Karranka” (Elkar, 2002) liburuan azaltzen dira. Victor Hugo-k berak egindako irudi batzuk ere gehitzen ditu.
1843. urtean iritsi bezain laster, karlistadek utzitako herrien eta jendearen narriadurak idazlea hunkituta uzten du. Hala ere, hau gertatu bazen ere, euskaldunon izanarengan izan zuen sentikortasuna harritzekoa da.
“Erantsiko nuke hemen ezerk, ez hitzarmenek, muga diplomatiko horiek, ez Pirinioek muga natural horiek, hautsi ahal izan ez duten lotura sekretu eta sakon batek batzen dituela euskal familia misteriotsuaren haurride guztiak. “Nafarroa” hitz zaharra ez da hitz bat. Euskaraz sortu, euskaraz mintza, euskaraz bizi eta euskaraz hil. Euskara aberri da hemen; erlijio, esanen nuke kasik. Esaiozu euskarazko hitz bat baserritarri mendian. Hitz horren aitzinetik, doi zinen gizon bat harendako; hitza esandakoan, anaia zaitu. Espainiera atzerriko da hemen, frantsesa bezala, (…) Frantziak Pirinioen alde bat hartu. Espainiak hartu du bestea; ez Frantziak ez Espainiak lortu dute euskal taldea sakabanatzea. Lau mendetatik hona gaineratzen zaion historia berriaren azpian, guztiz ikusgarri dago, aintzira baten azpiko kraterra bezala”.