Pasaiako badiaren bokanan leku berezia bat aurkitzen da, Itsas Kultur Faktoria, historia berpizten den lekua da. Pasaian Itsasontzigintzaren garairik oparoenaren oroigarri, leku honek tradizio hau berpizten du, ondorengo belaunaldiek ondare hau jaso dezaten.
ETOR ZAITEZ ITSASONTZIZ: Ikusi gehiago…
Leku berezi honetan itsasontzigintzaren historia, lehenengo bidaia transozeanikoak eta baleontzietako bizitzari buruzko gaiak jorratzen dira. Ekipamendu honetan bisitariak museoa, tailerra eta ontziola bisitagarria ikus ditzake. Bertan arotz eta artesauek jendaurrean San Juan Baleontziaren erreplika zehatza egiten ari dira, portu honetan bertan1563an eraiki zen baleontzia hain zuzen ere.
PLANA OSAGARRIAK
Osatu ezazu zure bisita unibertso itsastar honekin zerikusia duen plan batekin
– Baleazale menua Pasai Donibanen
– Haur taldeentzako tailerrak
– Arraunean ibiltzeko itsasontzien alokairua patroiarekin
INFORMAZIO ERABILGARRIA
Kontsulta ezazu gure web orrialdea prezio eguneratuak izateko Ikusi prezioak.
– Kontaktua eta erreserbak: bisitak@albaola.com
– Teléfonoa: (+34)943 39 24 26
– joan web-era
EGUNERO IREKITA
Astelehenetik igandera : 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara
Aste Santutik irailara arte: 19:00etara