Gure badia aurkitzen
Pasai Donibane edo Pasai San Pedroko kaietatik irtenda (eskaeraren arabera), Trintxerperantz joango gara gaur egungo Pasaiako lonja berriaren kokapena eta bilakaera ikustera.
Trintxerpeko pantalanetara bitarte jarraituko dugu bira egiteko Lezoko norabiderantz, portuko iharduera aurrera eramaten den (karga eta deskargako) kaia ezberdinak zeharkatuz.
Behin Lezon, Oiartzun errekaren parean bira egingo dugu txangoaren bigarren zatiarekin hasteko, adibidez Zamakona ontziolaren iharduera ikusiz eta Donibaneko pantalanetako ur laket iharduera begiztatuz.
Azkenik txangoaren azken zatia egingo zen Pasai Donibane eta Pasai San Pedroko barrutiak begiztatuz ubidean zehar, badiak berak duen berezitasun geografikoaz gozatuz.
Behin badia sortzen duten itsaslabar ezberdinak ikusirik, Ulia mendikoa, Senoko Zuloa bezala ezagutzen dena, Arando haundiaren parean azkeneko bira egingo duen norako pantalanerantz, Pasai Donibane edo Pasai San Pedrokorantz.
PASAIAKO BADIATIK TXANGOA ERRESERBATU →
Taldeak (10 pertsona arte) – 60€
11. bidaiaritik aurrera prezioa hurrengo taularen arabera gehituko da:
UMEAK (4-10 urte bitartekoak)- 5€ bidaiari bakoitzeko BEZ –a barne.
HELDUAK – 6€ bidaiari bakoitzeko BEZ-a barne.
*Derrigorrezko bidaia-asegurua barne.
Aukeran, txangoa gidarekin: Erderaz, Euskeraz, Frantsesez, Ingeleraz eta Alemanieraz. Gehigarria: Umeek: 2,5€ Helduen:3,5€ BEZ-a barne