Gure badia aurkitzen Pasai Donibane edo Pasai San Pedroko kaietatik irtenda (eskaeraren
Blas de Lezo Patapalo almirantea
Blas de Lezo Patapalo almirantea, armadako jenerala, Pasaian jaio zen 1688an. 1701ean, itsas guardian sartu zen eta, 1704an, jada Espainiako ondorengotza-guda hasia zenean, borrokari ekin zion Frantziako eskuairako tripulatzaile modura, eta Ingalaterrako eta Holandako indar bateratuen aurka aritu zen Velez Malagaren aurrean egindako batailan. Bertan ezkerreko hanka galdu zuen, kanoi-bala baten ondorioz. Almirantea bera txundituta utzi zuen egoera tamalgarri hartan izandako lasaitasunak.
Borrokan erakutsitako ausardiagatik eta soseguagatik saritu egin zuten, eta itsasontziko alferiz lehenengo eta ondoren itsasontziko teniente izendatu zuten. Tolonen Santa Catalinako gaztelua defendatzen izan zen eta ezkerreko begia galdu zuen han. Bartzelonan Felipe V.ari laguntzeko zenbait konboiren buru izan zen eta ingelesen zaintzari iruzur egin zion. Halako batean, indar handiagoa zuen taldeak inguratu zuen, eta, larri izan arren, irten egin zen handik. Horretarako, jarraitzen ari zitzaion itsasontziren bat erre zuen. Horren bidez, inguratzen zuen zirkulua puskatu zuen.
1713an, itsasontziko kapitain izendatu zuten.
1732an, Oranerako espedizioa egin zuen Santiago itsasontzian. 54 itsasontziren eta 30.000 gizonen buru izan zen. Oran menderatu egin zuten, baina Bay Hassanek berriro bildu zituen tropak eta hiria inguratu zuen, baita estualdi larrian jarri ere. Blas de Lezo laguntzera joan zen sei itsasontzi eta 5.000 gizon hartuta. Aljeriako pirata uxatu zuen, borroka bizia izan ostean.
1734an, Erregeak bere zerbitzuak saritu eta armadako jeneral izendatu zuen. 1737an, Amerikara itzuli zen, Fuerte eta Conquistador izeneko itsasontziekin, eta Cartagena de Indiaseko komandante nagusi izendatu zuten. Toki hori Sir Edward Vernon almirante ingelesaren erasoetatik defendatu zuen eta Espainiako armadarentzat handia izan zen.