Gure badia aurkitzen Pasai Donibane edo Pasai San Pedroko kaietatik irtenda (eskaeraren
Pasaiko batelariak
XVI. mende bukaeran eta XVII.-naren hasieran, Pasaiako emakumeek trebetasun handia erakusten zuten itsasontzi eta txalupak gidatzen. Emakume hauek marinelaz gain, indar handiko arkabutz tiratzaileak ziren eta gerratean hain ausartak emakume bakoitza ezkutuko heroina bat zela. Pasaitar marinelak itsasoratzen zirenean beraien galeoietan Terranobarantz bakailaoa arrantzatzera edo baleak ehizatzera, herria gizonik gabe gelditzen zen maiz eta horregatik emakumeak ziren gizonezkoak ordezkatzen zituztenak. Beraiek eramaten zuten atoajea galeretara nao eta galeoietara.
Felipe IV.-na errege espainiarra, 1659 –an beste toki batzuetaz gain Pasaiako Portuara etorri zen bisitan. Erregeak topatu zuen ikuskizuna badian aparta izan omen zen garai haietarako. Ubidean gerrateko fragata batzuk, Rocesvalles galeoia eta 1.500 tonako eta 90 kanoiko Kapitain Erreala bildu honen ziren. Berrehun txalupa baino gehiakok garraitzen zuten erregea zihoan gabarra eta txalupa guzti hauek bertak emakumeek gidatuak zihoazten. Txundituta gelditu zen erregea ikusi zuenean emakume hauek zuten trebetasuna arraunarekin. Hain arrituta gelditu zen, non bi urte geroago Pasaiako hamabi batelari eskatu zituen Medina de las Torres-eko Dukeak, Buen Retiroko putzuan Erreginari ikuskizun dibertigarri bat eskeintzeko helburuarekin.
Gertakizun honek Gortean izan zuen ospea oso entzuna izan omen zen. Eta era honetara ia bi mende beranduago, 1842-ko urtarrilean Manuel Breton de los Herreros dramagileak lehenengo Madrilen eta ondoren Espainia osoan, Pasaiako Batelaria Ederrrak bere lan ospetsua estreinatu zuen.
Breton de los Herreros –en deskribapenak esaten zuenaren arabera, batelariak lastozko kapela jazten zuten, zinta zabal beltz, kolorezko edo urdin batek inguratua, eta bere iskinetan sorbaldatik behera apaingarri modura aingurak erortzen zirelarik. Batelarien apaingarri ezaugarritsuena zen zintarekin egiten zuten begizta. Lepoa nahiko eskotetsua baina zetazko mukizapia marinel begiztaz estalia. Jakaren kolore arruntena moratua zen, eskumuturrak azpilduak eta mahukaburuak zintekin angeluak sortuz. Kanpoko gona txokolate kolorekoa, jasota eramaten zuten beraien lanak errezteko. Ia beti oinutsik joaten ziren.
Itsasontzien etengabeko berriztatzeak, desagertarazi egin zuen batelari lanbide zaharra. Esaten denez, azkeneko batelaria Pasai Donibaneko Braulia Goyenetxea izan zen, mende honetako bigarren hamarkadararte jardun zuelarik.
Gaur egun, urtero herriko jaietan egiten diren batelari estropadak, nostalgia eragiten duen oroitzapen atsegin batean bihurtzen dira.