Gure badia aurkitzen Pasai Donibane edo Pasai San Pedroko kaietatik irtenda (eskaeraren

Gure txangoak gidariarekin badira, Pasaiko historian oinarritutako azalpenez beteak daude.
Gure badia aurkitzen Pasai Donibane edo Pasai San Pedroko kaietatik irtenda (eskaeraren
Zure eztei argazkiak Zure egunik bereziena argazki paregabeekin Ausartu zaitez berriztatzen.
1.- ALBAOLARA ITSASONTZIZ ERRESERBA ONLINE → 2.- ALBAOLARA ITSASONTZIZ + BISITA BOKANARA
Ikasi jolastuz Badia aurkitu, gure lanbideei buruz ikasi, itsaslabarrekin harritu, Oiartzun erreka
Pasaiako Udala lau barrutiz osatua dago: DONIBANE (SAN JUAN), SAN PEDRO, TRINTXERPE eta ANTXO.
Historikoki Pasaiako Badia DONIBANE eta SAN PEDROKO Erdiguneek Okupatuta Egon da, marinel zaporeko betiko bi herrialde izan dira betitik aurrez aurre bizi izan direnak, hain gertu itsasoz eta hain urruti lurrez.
Biek sortzen dute arrantzale erdigune zoragarri bat, ANTXO eta TRINTXERPE industrialei kontrajarrita, azken hauek beranduago sortu ziren badiako portuak garrantzi handiagoa zuenarekin batera. Gaur egun estatuko zamako porturik garrantzitsuenetako da.
Gure kultura-ibilbidea egiteko, Donibaneko eta San Pedroko aintzinako hiriguneetan barneratuko gara.
Bi hirigune historikoek Donostiaren eta Hondarribiaren fundazioan dute jatorria. Izan ere, Pasai San Pedro zenbait mendetan Donostiaren auzoa izan da eta Pasai Donibane Hondarribiarena. Jada 1765ean udal-agintariek Madrilera idazkia bidali zuten eta Koroara iritsi zen. Zatiketen eragozpenez kexu ziren.
Horrela, bada, 1770ean Pasai Donibane Hondarribiatik bereizi zen eta azkenean bere udalerria osatu zuen. Pasai San Pedrok 1805era arte itxaron behar izan zuen hori bera lortzeko. Hala eta guztiz ere, Independentziaren Guda amaitu zenera arte ezin izan zen dekretu hori gauzatu.
Pasai Antxoko barrutia askoz beranduago sortu zen, XIX. mendearen amaieran. Sorburua trenbidea eta Nazional 1 errepidea izan ziren. Azkenik, Trintxerpe XX. mendearen bigarren erdian sortu zen eta portuko arrantza-lanek garrantzia handia izan zuten sorrera horretan.
RESERVAS EN 630 448 813
Puedes ponerte en contacto con nosotros o si tienes alguna sugerencia, enviándonos un mail o rellenando nuestro formulario.
Te responderemos a la mayor brevedad posible
Email: info@itxaszerbi.com
Descúbrenos en Pasaia