• Español
  • Français
  • English
itxaszerbi servicios marítimos Bahia de Pasaia
MENU
  • Enpresa
  • Pasaiako badiatik txangoak
  • Oarsoaldea
  • Kontaktua

Pasaiko batelariak

XVI. mende bukaeran eta XVII.-naren hasieran, Pasaiako emakumeek trebetasun handia erakusten zuten itsasontzi eta txalupak gidatzen. Emakume hauek marinelaz gain, indar handiko arkabutz tiratzaileak ziren eta gerratean hain ausartak emakume bakoitza ezkutuko heroina bat zela. Pasaitar marinelak itsasoratzen zirenean beraien galeoietan Terranobarantz bakailaoa arrantzatzera edo baleak ehizatzera, herria gizonik gabe gelditzen zen maiz eta horregatik emakumeak ziren gizonezkoak ordezkatzen zituztenak. Beraiek eramaten zuten atoajea galeretara nao eta galeoietara.
Felipe IV.-na errege espainiarra, 1659 –an beste toki batzuetaz gain Pasaiako Portuara etorri zen bisitan. Erregeak topatu zuen ikuskizuna badian aparta izan omen zen garai haietarako. Ubidean gerrateko fragata batzuk, Rocesvalles galeoia eta 1.500 tonako eta 90 kanoiko Kapitain Erreala bildu honen ziren. Berrehun txalupa baino gehiakok garraitzen zuten erregea zihoan gabarra eta txalupa guzti hauek bertak emakumeek gidatuak zihoazten. Txundituta gelditu zen erregea ikusi zuenean emakume hauek zuten trebetasuna arraunarekin. Hain arrituta gelditu zen, non bi urte geroago Pasaiako hamabi batelari eskatu zituen Medina de las Torres-eko Dukeak, Buen Retiroko putzuan Erreginari ikuskizun dibertigarri bat eskeintzeko helburuarekin.
Gertakizun honek Gortean izan zuen ospea oso entzuna izan omen zen. Eta era honetara ia bi mende beranduago, 1842-ko urtarrilean Manuel Breton de los Herreros dramagileak lehenengo Madrilen eta ondoren Espainia osoan, Pasaiako Batelaria Ederrrak bere lan ospetsua estreinatu zuen.
Breton de los Herreros –en deskribapenak esaten zuenaren arabera, batelariak lastozko kapela jazten zuten, zinta zabal beltz, kolorezko edo urdin batek inguratua, eta bere iskinetan sorbaldatik behera apaingarri modura aingurak erortzen zirelarik. Batelarien apaingarri ezaugarritsuena zen zintarekin egiten zuten begizta. Lepoa nahiko eskotetsua baina zetazko mukizapia marinel begiztaz estalia. Jakaren kolore arruntena moratua zen, eskumuturrak azpilduak eta mahukaburuak zintekin angeluak sortuz. Kanpoko gona txokolate kolorekoa, jasota eramaten zuten beraien lanak errezteko. Ia beti oinutsik joaten ziren.
Itsasontzien etengabeko berriztatzeak, desagertarazi egin zuen batelari lanbide zaharra. Esaten denez, azkeneko batelaria Pasai Donibaneko Braulia Goyenetxea izan zen, mende honetako bigarren hamarkadararte jardun zuelarik.
Gaur egun, urtero herriko jaietan egiten diren batelari estropadak, nostalgia eragiten duen oroitzapen atsegin batean bihurtzen dira.

« Previous Page
Next Page »

Erreserba online

  • Barco a Albaola From: €7.50
  • Barco a Albaola + salida a la bocana From: €9.00
  • Paseo por la bahia de Pasaia (mínimo 10 personas) From: €100.00

POR SI TE INTERESA

  • El tiempo
  • Las mareas
  • El viento

DESCUBRIENDO OARSOALDEA

Pasaia (Antxo, Donibane, San Pedro)

Pasaia: HIRIGUNE HISTORIKOAK Pasaiako Udala lau barrutiz osatua dago: DONIBANE …

gehiago irakurri…

Itsas gela

ITSAS GELA gazte eta helduei itsas mundu zoragarri eta ezezaguna hurbildu nahi …

gehiago irakurri…

ALBAOLA, Itsas Kultur Faktoria

Pasaiako badiaren bokanan leku berezia bat aurkitzen da, Itsas Kultur Faktoria, …

gehiago irakurri…

Pasaiko batelariak

XVI. mende bukaeran eta XVII.-naren hasieran, Pasaiako emakumeek trebetasun …

gehiago irakurri…

Recent Posts

  • Pasaia (Antxo, Donibane, San Pedro)
  • Itsas gela
  • ALBAOLA, Itsas Kultur Faktoria
  • Pasaiko batelariak
  • Ohizko linea Donibane -San Pedro

Colaboradores

RESERVAS EN 630 448 813

Puedes ponerte en contacto con nosotros o si tienes alguna sugerencia, enviándonos un mail o rellenando nuestro formulario.

Te responderemos a la mayor brevedad posible

Email: info@itxaszerbi.com

Descúbrenos en Pasaia

  • Enpresa
  • Pasaiako badiatik txangoak
  • Oarsoaldea
  • Kontaktua
turismopasaia
Servicios Marítimos | Paseos en barco por la bahía de Pasaia | Servicios portuarios desde la bahía de Pasaia
| Diseño: Grupo Garatu |

  • Español
  • Français
  • English
Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo