January 3, 2018(0)Pasaia: HIRIGUNE HISTORIKOAK Pasaiako Udala lau barrutiz osatua dago: DONIBANE (SAN JUAN), SAN PEDRO, TRINTXERPE eta ANTXO. Historikoki Pasaiako Badia DONIBANE eta SAN PEDROKO Erdiguneek Okupatuta Egon da, marinel zaporeko betiko bi herrialde izan dira betitik aurrez aurre bizi izan direnak, hain gertu itsasoz eta hain urruti lurrez. Biek sortzen dute arrantzale erdigune zoragarri bat,…
January 3, 2018(0)ITSAS GELA gazte eta helduei itsas mundu zoragarri eta ezezaguna hurbildu nahi dien irabazi asmorik gabeko elkartea da. ITSAS GELAko ekimen eta ekintzak itsasoarekin loturiko aisialdi, hezkuntza eta ikerketa aukerak eskeini nahi ditu, era honertan, itsasoarekiko begirunea, babesa, ikasketa eta batez ere, gozamena sustatuz. Bere helburuak betetzeko elkarteak ingurumen hezkuntza programa bat martxan jarri du…
January 3, 2018(0)Pasaiako badiaren bokanan leku berezia bat aurkitzen da, Itsas Kultur Faktoria, historia berpizten den lekua da. Pasaian Itsasontzigintzaren garairik oparoenaren oroigarri, leku honek tradizio hau berpizten du, ondorengo belaunaldiek ondare hau jaso dezaten. ETOR ZAITEZ ITSASONTZIZ: Ikusi gehiago… Leku berezi honetan itsasontzigintzaren historia, lehenengo bidaia transozeanikoak eta baleontzietako bizitzari buruzko gaiak jorratzen dira. Ekipamendu honetan…
January 3, 2018(0)XVI. mende bukaeran eta XVII.-naren hasieran, Pasaiako emakumeek trebetasun handia erakusten zuten itsasontzi eta txalupak gidatzen. Emakume hauek marinelaz gain, indar handiko arkabutz tiratzaileak ziren eta gerratean hain ausartak emakume bakoitza ezkutuko heroina bat zela. Pasaitar marinelak itsasoratzen zirenean beraien galeoietan Terranobarantz bakailaoa arrantzatzera edo baleak ehizatzera, herria gizonik gabe gelditzen zen maiz eta horregatik…
January 3, 2018(0)Kantauriar gizonak aspaldidanik bere besoen indarra behar izan zuen, haizearen indarraren osagarri modura, boga mantendu ahal izateko denbora luzean, kaletara gerturatu eta arrantzatutakoa jasotzeko. Behin zama jasota beharrezkoa zen berehala bueltatzea portura arrainaren enkantearekin hasteko. Hemendik sortu zen arrantzaleen norgehiagoka portura lehenengo iristeko, prezio hoberena lortu ahal izateko eta zirraraz betetako kirol honen jatorria dira…
January 3, 2018(0)Blas de Lezo Patapalo almirantea, armadako jenerala, Pasaian jaio zen 1688an. 1701ean, itsas guardian sartu zen eta, 1704an, jada Espainiako ondorengotza-guda hasia zenean, borrokari ekin zion Frantziako eskuairako tripulatzaile modura, eta Ingalaterrako eta Holandako indar bateratuen aurka aritu zen Velez Malagaren aurrean egindako batailan. Bertan ezkerreko hanka galdu zuen, kanoi-bala baten ondorioz. Almirantea bera txundituta…
January 3, 2018(0)Poeta, antzerkigile, saiogile, eleberrigile, kritikari, politikari, marrazkilari eta margolari. Victor Hugo, 1802ko otsailaren 26an Besançon-en jaioa, “Mendeak bi urte zituenean” literatura frantsesaren eta XIX. mendeko erromantizismo unibertsalaren erakusle handiena liteke. Hugo, bizirik zegoela aintzat hartutako talentu gutxienetariko bat da, eta horrela erakutsi zuten 1885eko maiatzaren 22an bere hiletan izan ziren 2 milioi pertsonek. E1843. urteko…
January 3, 2018(0)Fikziorik gabe zerua egiazko egoeran hautemateko, Iberiar Penintsulako lehenengo planetarioa da (1968). Edozein latitudetako zerua aztertuko dugu Zeiss proiektoreari esker. Are gehiago, tresna astronomia nautikoko klaseak irakasteko erabiltzen da. 40 pertsonentzako aretoan izarrak interpretatzen ikasiko dugu. Denboraldi baterako Planetarioa obrengatik itxita egongo da. Pasaiako Arrantza Eskola Nautikoa Marinos, 2 20110 Pasai San Pedro
January 3, 2018(0)Aiako Harria Parke Naturaleko sarbideetako batean, mendigunearen baldintza geologikoen pean kokatzen da Arditurriko meatze gunea. Erabateko meatze-paisaia eskaintzen du, oraindik ikusgai baitira hala nola zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatu eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak eta baita garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea ere, gaur egun bidegorri bilakatua.…
January 3, 2018(0)Oiartzungo ikasgune geologikoa, geologia interpretatzeko gunea. Oiartzungo bailararen, Oarsoaldearen eta Aiako Harria Parke Naturalaren aberastasun geologikoa eta paleontologikoa ezagutuko ditugu. Azken 1.000 milioi urtetan zehar bidaia liluragarria egingo dugu. Gertatutakoa azaltzeko, gidaririk eta antzezlaririk aproposenak fosilak eta harkaitzak izango dira. Museoan bi areto tematiko daude: 1. Euskadiko historia geologikoa. Euskal geografiako fosilik esangarrienak ageri dira.…
January 3, 2018(0)San Marko Gotorlekua pribilegiozko tokian kokatuta dago, Donostiatik 10 kilometro baino gutxira, naturan peto-peto murgildua. Zalantzarik gabe, Oarsoaldeko begiratoki nagusia da. Leku oso egokia da haurrekin eta lagunekin eguna pasatzeko, bai oinez, bai zaldiz, bai mountain-biken paseatzeko ere. Eguraldi ona egiten duenean kanpoaldean egoteko oso aproposa da, eta egun euritsuetan berrehun urte inguru duten harripetan…
Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo